2008/05/07
Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari nagusiak uste du Herri Kontuen Euskal Epaitegiek elkarteen kontrolaren inguruan egindako gomendioek ez zuketela Roberto Cearsolok ustez egin zuen iruzurra saihestuko.
Vidartek horrela argudiatu du aholkuak ez betetzeko hartu zuten erabakia Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura Batzordean Kultura arduraduna den Josune Ariztondorekin batera egin duen agerraldian. Cearsolok ustez egin zuen milioi erdi euroko iruzurraren inguruan hitz egitera joan da Vidarte Batzar Nagusietara.
Guggenheim-Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak adierazi duenez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako gomendioa betetzeak "ez luke iruzurra ekidingo, zeren kontuak maniputatua baitzeuden" jatorrian, hau da, epaitegiari berari informazio eman behar ziona Roberto Cearsolo ustezko iruzurgilea zela, alegia.
Epaitegiak bi enpresak elkarte anonimoak izan beharrean, mugatuak izateko gomendioa egin zion Museoari, kapital sozialaren zati handiena Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak izatea ere aholkatu zion, eta baita urtero kontuen auditoria egitea.
Urteroko auditoriek lehenago atzemango zuketen
Hala ere, Vidartek onartu egin du urtero auditoriak egin izan balitu "iruzurra lehenago atzemango" litzatekeela.
"Konfiantza handiegia"
Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura arduradunak adierazi duenez, "gaizki egin dena, ziurrenik, honakoa da: konfiantza gehiegi izan genuela" Roberto Cearsolorengan.
Euskadi Irratiko azken albistegia