logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:44:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

BILERAK BADU DATA

Ibarretxe eta Zapatero maiatzaren 20an bilduko dira, Moncloan

2008/05/07

Bestalde, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketa-tuko dute 22:10etatik aurrera Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan. ETB-2n elkarrizketa zuzenean eskainiko dute.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria maiatzaren 20an, asteartea, bilduko dira Moncloan, 10:00ean, Exekutiboko iturriek adierazi dutenez.

Bilerak Euskadiren eta Ibarretxe plana deitutako 'ibilbide orriaren' etorkizun politikoari ekiteko balio izango du, eta hilaren 20an izango da, Moncloan, 10:00etatik aurrera.

Asteazken arratsaldean Zapaterok lehendakariarekin telefonoz hitz egitea lortu zuen, hainbat aldiz alferrik saiatu ostean, eta biek hitzordurako data zehaztu dute.

Lehendakaritzak egindako eskakizunari dei horrekin erantzun dio Exekutiboko buruak. Izan ere, lehendakaritzak gaur jakitera eman duenez, Ibarretxek gutun bidez eskatu dio Zapaterori bilera bat, Euskadiren etorkizun politikoari buruz aritzeko.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteorde lehenak atzo arratsaldean aurreratu zuenez, bilera horretan Exekutiboaren buruak berriro ohartaraziko dio lehendakariari Gobernua ez dela "nora doan ez dakien tren batean igoko" eta, 'ibilbide orriaren' inguruan, "abentura bat" dela, agortuta dagoena, gainera.

Halaber, Euskadin eta gainerako erkidegoetan autogobernuan aurrera egiteko edozein proiektu Konstituzioaren barnean egin beharrekoa dela azpimarratu du, "inork ezin dielako gainerako herritarrei proiektu bat ezarri". Euskadiko elkarbizitzarako adostasuna "guztiena" izan behar da, "nazionalistena eta nazionalistak ez direnena", gaineratu du.

"Herritarrek oso argi" dute "Gobernuak Estatu ereduaren inguruan duen jarrera zein den, baita autonomietatik bultza daitekeena" ere baieztatu du presidenteordeak. Horren ildoan, soilik Konstituzioaren eta ordenamendu juridikoaren barnean dauden akordioak izango direla posible gogorarazi du, baina adostasuna egotekotan eta herritarren onurarako izatekotan bakarrik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta