2008/05/07
Osasuna eta Mallorcaren arteko partida oso garrantzitsua zen gorritxoentzat, jeitsieratik ihes egitea jokoan baitzegoen.
Partida ez zen erritmo bizian hasi, Osasunak ohituta gaituen moduan. Hala eta guztiz ere, aukera gutxi egon ziren bi taldeentzat hasierako minutuetan, bana talde bakoitzarentzat. Partidak erritmo motelean jarraitu zuen, baina Mallorcak arazo asko sortzen zizkion Zigandaren taldeari kontra erasora ateratzen zenean. Osasunak erasokorrago jokatu nahi zuen eta lerroak ireki zituen. Halako baten, 31. minutuan, Guizak baloia kontrolatu, erdi bueltan jaurti eta gola sartu zuen (1-0). Gola hartu eta gero Osasunak aukera on bat eduki zuen, baina Moya atezainak erantzun bikaina eman zion Josetxoren erremateari. Atsedenaldira, Mallorca aurretik joan zen 1-0eko emaitzarekin.
Bigarren zatian pixka hobeto hasi zen Osasuna, baina Mallorcak, beti Guizaren bila jotzen zuen. Aukera gutxi egon ziren, partida guztian zehar bezala. Bigarren zatian atera zen Portillok aukera nabarmen bat huts egin zuen Moyaren aurrean, baina hurrengoan, 71. minutuan Portillo berak, ez zuen huts egin eta banakoa ezarri zuen markagailuan. Aurrelaria bera izan zen protagonista 80. minutuan, Navarrori eginiko sarrera baten ondorioz txartel gorria ikusi baitzuen Portillok. Osasunak hamarrekin ekin zion azken hamar minutuei. Epaileak ez zuen Osasunaren aldeko penaltia adierazi azken minutuetan eta Juanfran lurrean min harturik zegoela, Mallorcak, ez zuen baloia kanpora bota eta gola lortu zuen Trejoren bitartez, 92. minutuan.
Azkenean, beste porrot bat (2-1) eta Osasunak jeitsiera postuan jarraitzen du Recreativorekin berdinduta.
Fitxa teknikoa:
Mallorca: Moya; Hector, D. Navarro, Nunes, F. Navarro; Varela 76’, Trejo), Basinas, Valero, Arango; Güiza eta Tuni (69’, Tuni).
Osasuna: Ricardo; Monreal, Josetxo, Miguel Flaño, Azpilikueta, Javi Garcia, Astudillo( 52’, Vela), Plasil, Hector Font, Juanfran eta Dady (60’, Portillo).
Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en