logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:21:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

'AMSTETTENGO MUNSTROA', AUSTRIA

Fritzl: "Guztiak akabatu nitzakeen, ez zen ezer pasatuko"

2008/05/07

Osterreich egunkariak azaldu duenez, Josef Fritzlek abokatuari esan dio "inork" ez ziola "harrapatuko" preso zituen guztiak "akabatu" izan balitu eta, horrezkero, ez dela "munstroa".

Josef Fritzl atxilotu zuten alaba bahitzeagatik, etxeko sotoan 24 urtez egotera behartzeagatik eta intzestu harremanen ondorioz zazpi seme-alaba izateagatik. Orain "munstroa" ez dela esan du; izan ere, bere esanetan, denak akabatu zitzakeen harrapatua izan gabe eta, hala ere, ez zituen hil.

"Guztiak akabatu nitzakeen, ez zen ezer pasatuko. Inork ez nindukeen harrapatuko", esan du Fritzlek, Osterreich egunkariak adierazi duenez. Egunkari berak aditzera eman du Fritzlek (73 urteko elektrizitate teknikari ohia) prentsa kritikatu duela informazio alderdikaria eta arbitrarioa zabaltzeagatik. "Ez naiz munstroa", esan du austriarrak.

Fritzlek gogora ekarri du apirilaren 19an bera izan zela, bere kabuz, erabaki zuena Kerstin alaba-iloba (19 urtekoa) ospitalera eramatea oso larri zegoelako eta salbatu nahi zuelako, hain zuzen.

Kerstin lurrazpiko leotzan jaio eta han bizi izan zen eguzki argirik gabe aita-aitonak, konorterik gabe zegoenean, ospitalera eramatea erabaki zuen arte. Ospitalean agertu zenean Austrian izan den intzestu eta abusu auzirik larriena agerian jarri zen austriar agintarientzat.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta