logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:02:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

DUNKERQUEKO LAU EGUNAK

Steegmansek irabazi du bigarren etapa

2008/05/07

Mark Renshaw eta Jean Patrick Nazon baino azkarragoa izan da esprintean. Stephan Augek liderraren jertsea mantendu du.
Steegmansek lortu du bigarren etapako garaipena. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Steegmansek lortu du bigarren etapako garaipena. Argazkia: EFE

Erlazionatutako albisteak

Gert Steegmans belgikarrak irabazi zuen Dunkerqueko Lau Egunetako bigarren etapa.192 kilometroko ibilbidea burutu behar zuten txirrindulariek Henin Beaumont eta Le Cateau Cambresis herrien artean. Cofidiseko Stephan Augek liderraren jertsea mantendu zuen.

Steegmansek, 27 urteko esprinterrak, 4 ordu, 46minutu eta 50 segunduko denbora behar izan zuen helmuga zeharkatzeko eta esprintean, Mark Renshaw (Credit Agricole) eta Jean Patrick (Ag2r) gainditu zituen.

Bigarren etapan ez zen ohiko ihesaldia faltatu. Anthony Rouxek (Francaise), Florian Vachonek (Roubaix) eta Ian Stannardek (Landwouwkrediet) tropeletik ihes egin zuten, baina ez zieten abantaila handirik hartzen utzi.

Bihar, 193 kilometroko etapa korrituko da, Le Cateau Cambresisen eta Saint-Quentinen artean.

Etapako sailkapena:

1. Gert Steegmans (BEL) Quick Step 4h.46.50
2. Mark Renshaw (AUS) Credit Agricole d.b 3. Jean Patrick Nazon (FRA) Ag2r d.b 4. Gerald Ciolek (ALE) High Road d.b 5. Stefan Van Dijk (HOL) Jartazi d.b 6. José J. Rojas (ESP) Caisse D'Epargne d.b 7. Elia Rogotto (ITA) Milram d.b 8. Borut Bozic (SLO) Collstrop d.b 9. Tom Steels (BEL) Landwoudkrediet d.b 10. Matheus Pronk (HOL) Collstrop d.b

Sailkapen Nagusia:

1. Stephane Auge (FRA) Cofidis 9h.11.11
2. Clement L'Hotellerie (FRA) Skil 06ra
3. Gert Steegmans (BEL) Quick Step 2.44ra
4. Ian Stannard (GBR) Landwoudkrediet 2.46ra
5. Florian Vachon (FRA) Roubaix 2.47ra
6. Mark Renshaw (AUS) Credit Agricole 2.48ra
7. Jean Patrick Nazon (FRA) Ag2r 2.50ra
8. Sebastian Siedler (ALE) Skil d.b 9. Anthony Roux (FRA) Francaise 2.51ra
10. Mathieu Drujon (FRA) Caisse D'Epargne 2.52ra

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta