2008/05/07
'Zubiaurre kasua' amaierara iritsi da, izan ere, Auzitegi Gorenak erabakia hartu baitzuen kasu honen inguruan eta jada ez dago atzera bueltarik, ezin baitira errekurtso gehiago jarrri. Beraz, Athleticek eta Realak, erabakia onartu besterik ezin dezakete egin.
Auzitegi Goreneko Magistratuek hartutako erabakia, ez da jakitera emango egun batzuk pasa arte, baina maiatzean jakingo da zihur.
Auzitegi Gorenaren erabakiak hiru soluzio eduki ditzake: Lehenegoa, Athleticek, Realari 30 milioi euro ordaintzea izan daiteke, Realak eskatzen duen moduan. Bigarrena, Donostiako Lan-Arloko Auzitegiak erabaki zuen moduan, Athleticek 5 milioi ordaintzea talde gipuzkoarrari. Hirugarren aukera, Athleticek Realari ezer ez ordaintzea izan daiteke, Zubiaurreren abokatuak eskatzen duen bezala.
Zubiaurre kasua, 2005. urtean hasi zen, Lamikiz presidente zela Athleticeko jokalari moduan aurkeztu zuenean, oraindik, jokalariak Realarekin kontratua zeukalarik.
Talde donostiarrak, jokalariak 30 milioiko klausalari atzikia zihoan kontratua eten zuela ulertu zuen eta epaileak arrazoia eman zion.
2006. urtean, Donostiako Lan-Arloko Epaitegiak, 30 milioiko klausula gehiegizkoa zela erabaki zuen eta 5 milioian utzi zuen kalte ordaina.
Azkenean, kasua, EAEko Justizia Auzitegi Gorenera iritsi zen eta honek, aurreko sententzia onetsi zuen. Orduan, Espainiako Futbol Federazioak, Zubiaurreren fitxa onartzea erabaki zuen, aurrez Athleticek, Espainiako Futbol Liga Profesionalari 5 milioiko abala ordainduz.
Auzitegi Gorenaren erabakiarekin amaitutzat eman daiteke Athleticek eta Realak 'Zubiaurre kasuagatik' eduki dituzten liskarrak.
Euskadi Irratiko azken albistegia