logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:03:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Badiola: "Jokalariek 1.650.000 euro kobratuko dute igoera lortuz gero"

2008/05/07

Realeko presidenteak klubaren egoerari buruzko errepasoa egin zuen, Alcorta Ardoa Realaren ardo ofiziala bezala aurkezteko zen ekitaldian, hain justu.
Badiolak Realaren egoerari buruzko errepasoa egin zuen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Badiolak Realaren egoerari buruzko errepasoa egin zuen. Argazkia: EFE

"Diru-sarrerak sortzen ari gara" adierazi zuen, "ahal ditugun guztiak eta gehiago, partidetako sarrerekin, sponsor berriekin, eta Txinan kaleratuko ditugun produktuekin eta hemen sortuko dugun Realaren 'marka txuriarekin' ere". Dena den, "diru-sarrera handienak datorren denboraldian" izango dituztela ziurtatu zuen.

Era berean, Iñaki Badiolak azkionistek ekainaren 17an egingo den Akziodunen Batzar Orokorra baino lehenago "dossier bat jasoko" dutela esan zuen. Dossier horretan 2007ko abenduaren 31an zegoen egoera finantzieroaren berri emango da eta bestalde, “gu egon garen danborari buruzkoa, informazio osoa eduki dezaten".

Bestalde, Zubiaurre auziari buruz ere mintzatu zen. Datozen egunetan espero du epaia. Azkenik, harrigarria bada ere, jokalariek igoera lortuz gero jasoko duten diru saria ere aipatu zuen. “1.650.000 euro kobratuko dute” esan zuen.

Martik ez zuen entrenatu, baina ez du ezer larririk

Jose Luis Martik, eskubiko izterreko iskiotibialetan gainkarga duela eta, ez zuen goizean entrenatu. Dena den, badaezpadako neurria izan zen eta ostegunean entrenatzeko moduan izatea espero da. Carlos Martinezek, berriz, eskubiko hankako lehen behatzean tendinitisa du. Xabi Prieto, azkenik, korrika egiteari ekin zion.

Delibasic: "Irabaztea besterik ez dugu"

Partida bakarreko zigorra bete ondoren, berriz ere jokatzea du helburu Delibasicek. "Irabaztea beste aukerarik ez dugu, berdinketa ez da nahikoa. Ez da erreza izango, Cadizekoa zelai beroa da eta zaila da han jokatzea, baina Malagan berdina gertatu zen eta irabaztea lortu genuen. Ea errepikatzen den".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta