logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:09:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

GERTAKARI TRAGIKOA

Ama batek sei hilabeteko alaba ito du erditze osteko depresioak jota

2008/05/07

Bart gauean alaba ito duen andrea, senarra jotzen ere, saiatu zen. Orain, bikoteak emozio kolpe bortitza bizi du. Hala ere, emakumea oraindik ez dute erruduntzat jo.

Kanariar Irletako Tijarafe herriko 31 urteko auzokide batek, alaba ito du, ustez, erditze osteko depresioak jota.

Ezbeharra bart gauean gertatu zen, eta antza denez, emakumea, senarra bera ere jotzen saiatu zen.

Alejandro Brito, Las Palmaseko Estatuko Administrazioko zuzendariak esan du, auzitegiko medikuak autopsia egingo diola haurtxoari, eta modu honetan jakingo dute zein den heriotzaren benetako arrazoia. Horrez gain, adierazi du, senar-emazteek oso “emozio kolpe bortitza” jaso dutela.

Guardia Zibileko iturriek esan dutenez, emakumea Komisarian dago baina ez dute atxilotu eta epaileak erabakiko du zein den bere egoera.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta