logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 00:59:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

LAN-ISTRIPUAK

Bi langile zauritu dira, bat larri, Muskizen eta Barakaldon

2008/05/07

Larri dagoen langilea lau metroko altueratik erori zen Muskizen egiten ari diren industrialde berri batean. Besteari manipulatzen ari zen garabiaren karga erori zitzaion hankara Barakaldon.

Bi langile zauritu ziren atzo Muskizen eta Barakaldon gertatutako lan-istripuetan. Horietako bat larri dago, gainera.

27 urteko langile bat Muskizen zauritu zen lau metroko altueratik behera erorita, DYAko iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra industrialde berri batean egiten ari diren obretan gertatu zen; oraingoz argitu ez dituzten arrazoiak direla tarteko, behera erori zen.

Portugaleteko S.V.G. langileak kolpe handia hartu zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan, pronostiko larriko zauriak artatu zizkioten.

Garabi baten karga erorita zauritu da Barakaldon

Bestalde, beste langile bat zauritu zen atzo arratsaldean manipulatzen ari zen garabi baten karga hankara erorita, Barakaldoko Kareaga kalean kokatutako metalurgia enpresa batean, iturri beren arabera.

62 urteko J.L.S. langileak eskuineko tibia eta peronea hautsi zituen eta anbulantzian eraman zuten Gurutzetara.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta