2008/05/07
Ertzaintzak Nafarroako Foruzaingo Poliziarekin batera, gizonezko bi atxilotu zituen atzo Barakaldon. Ustez, hainbat banketxetan lapurreta egiteagatik atxilotu zituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Gizonezkoak Barakaldoko banketxe batean ostera zihoazela atxilotu zituzten, eta Herrizaingo Sailak adierazi duenez, atxiloketaren unean, ustezko lapurrek armak zeuzkaten.
Poliziaren ustez, atxilotutako gizonek lotura zuzena izan dezakete azken hileotan Nafarroako hainbat herritan izan diren lapurretekin.
Atzo goizean, Ertzaintzak Barakaldoko banketxe batean sartzear zeuden gizonezko bi atzeman zituen, eta deskribapenak Nafarroako poliziak eskainitako datuekin bat egiten zuela ikusita, ustezko lapurrak atxilotzea erabaki zuten.
Atxilotuak, JC. R.L. 33 urtekoa eta E.A.E 49 urtekoa, armatuta zeuden atxiloketaren unean, eta ohiko tramiteak bukatzerakoan jarriko dituzte epailearen eskuetan.
Artean, ikerketak zabalik dirau aurretik beste lapurretarik egin dutenentz argitzeko.
Euskadi Irratiko azken albistegia