2008/05/07
Athleticeko zaleek ezin izango dute taldeak Murtzian jokatuko duen partida telebistatik ikusi. Zuri-gorriek Clementek zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko dute 20:00etatik aurrera, baina ez Lasextak ezta PPV-k ere ez dute partida iragarri.
Telecincok, bestalde, Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko neurketa emango du 22:00etan. Azken orduan aldaketak egon daitezke, baina oraingoz ez du ematen zuri-gorrien partida telebistatik ikusi ahal izango denik.