logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:51:54
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

IBARRETXEREN GUTUNA ZAPATERORI

EAJk, PSEk, PPk eta EHAKk lehendakariaren gutunari emandako erantzunak

2008/05/07

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari bidalitako gutunaren aurrean azkar eman dituzte euren erantzunak alderdi politikoek.

Alderdi politikoek azkar erantzun diote Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari bidalitako eskutitzari.

EAJ

Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordeak, Ogasun sailburua, Zapateroren jarrerari aipatu du, lehendakariak elkarrizketarako borondatea erakusten duen bitartean presidente espainiarrak horma bat jartzen duela salatuta.

Lehendakariordeak ETBk egindako elkarrizketa batean esan duenez, "ez da bilera kontua, borondate politikoa baizik", eta urrian Zapateroren eta Ibarretxeren arteko bilera bat izan zela gogorarazi du. Bilera horretan lehendakariak Zapaterori proposamen bat aurkeztu zion iraileko Politika Orokorreko bilkuran. "Hori da, azken batean, aurtengo ekainean gertatuko dena", esan du.

Zenarrutzabeitiak ziurtatu du borondate politikoak ere baduela "zerikusia garaiak kudeatzeko erarekin". Hortaz, urritik hona "hedabideetatik hitz egin beharrean, aurretiazko keinu politiko bat egin ahal izan" zuela gaineratu du.

PSE-EE

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia Juan Jose Ibarretxeri zuzendu zaio gaur eta bera eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren arteko bilera egin egingo dela esan dio, Espainiako Gobernuko presidenteak agindu zuen bezala. Nolanahi ere, orain arte esandakoaz gain ezer berririk ez itxaroteko ohartarazi dio.

Patxi Lopezen esanetan, lehenengo eta behin "Euskadin ados jartzeko" eskatuko dio Zapaterok Ibarretxeri, eta ondoren "euskal gizartearen gehiengoa ordezkatzen duen akordioa" eramateko esango dio.

RNE irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean, Lopezek kritikatu du lehendakariak ez duela "ezer esaten" herritarrentzat garrantzizkoak diren gaietaz eta "bere ibilbide-orriaz edo herri-galdeketaz hitz egiteko nahiz Zapaterok deitu ez diola esateko" baino ez dela ateratzen salatu du.

PP

Bere partez, Maria San Gil EAEko PPren presidenteak adierazi du "lotsa" duela, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea "eske" baitabil Zapaterok Ibarretxerekin batzartzea onartzeko.

PPko buruzagiak gogorarazi du Zapatero ez dela igandean Barakaldora Espainiako Gobernuko presidente bezala, baizik eta PSOEko buruzagi bezala. Hori dela eta, bere ustez, ez da "une egokia" bilera bat eskatzeko.

Gainera, polemika hau "hauteskunde estrategia" dela iritzi dio San Gilek.

EAJ

Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordeak, Ogasun sailburua, Zapateroren jarrerari aipatu du, lehendakariak elkarrizketarako borondatea erakusten duen bitartean presidente espainiarrak horma bat jartzen duela salatuta.

Lehendakariordeak ETBk egindako elkarrizketa batean esan duenez, "ez da bilera kontua, borondate politikoa baizik", eta urrian Zapateroren eta Ibarretxeren arteko bilera bat izan zela gogorarazi du. Bilera horretan lehendakariak Zapaterori proposamen bat aurkeztu zion iraileko Politika Orokorreko bilkuran. "Hori da, azken batean, aurtengo ekainean gertatuko dena", esan du.

Zenarrutzabeitiak ziurtatu du borondate politikoak ere baduela "zerikusia garaiak kudeatzeko erarekin". Hortaz, urritik hona "hedabideetatik hitz egin beharrean, aurretiazko keinu politiko bat egin ahal izan" zuela gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta