logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:21:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

KONPONDU EKIMENEKO EKITALDIA

Herritarrak eta politikariak elkarrekin mintzatuko dira gaur Bilbon

2008/05/12

Ekimenean parte hartuko duten herritarrak taldeka banatuko dituzte, eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako politikariekin hitz egingo dute egungo egoeraz. 19:00etan hasiko da ekitaldia, Arte Eder Museoan.

Herritarrek eta politikariek elkarrekin eta aurrez aurre hitz egiteko aukera izango dute gaur arratsaldean Bilbon, Konpondu ekimenaren baitan.

Hain zuzen ere, egungo egoera politikoa eta normalizazioa lortzeko balizko konponbideak hartuko dituzte hizpide. 19:00etan izango da hitzordua, Arte Eder Museoan.

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek hartuko dute parte, PSEk eta PPk izan ezik. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere izango da bertan.

Ekimenean parte hartuko duten herritarrak (udal foroetan parte hartu duten pertsonak) taldeka banatuko dituzte, eta politikariekin zuzenean hitz egingo dute. Ondoren, esandakoa txosten batean bilduko dute, eta Columbiako Unibertsitateak ondorioak aterako ditu.

Ibarretxek iazko urtarrilean abiatu zuen Konpondu ekimena, eta harrezkero 105 udalek bat egin dute eta orotara 1.500 pertsona bildu dituzten ehunka ekitaldi egin dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta