logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:18:06
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

DUNKERQUEKO LAU EGUNAK

Auge frantziarrak irabazi du lehen etapa

2008/05/07

Augek eta L'Hotelleriek 30. kilometroan egin zuten eraso eta bakarrik iritsi ziren helmugara. Esprintean Auge izan zen nagusi eta liderraren elastikoa jantzi zuen.

Cofidis taldeko Stephane Auge frantziarrak irabazi zuen Dunquerkeko Lau Egunen 179 kilometroko aurreneko etapa Clement L'Hotellerie eta Sebastian Siedler txirrindularien aurretik.

Auge eta L'Hotellerie izan ziren jardunaldiko protagonista nagusiak. Etapako 30. kilometroan erasora jo zuten eta biak helmugara heldu ziren. Esprintean Auge izan zen nagusi eta liderraren elastikoa jantzi zuen.

Asteazkenean Henin Beaumont eta Le Cateau Cambresis herrien arteko bigarren etapa korrituko da.

.- Etapako sailkapena:

.1. Stephane Auge (FRA) Cofidis 4h.24.39
.2. Clement L'Hotellerie (FRA) Skil 01ra
.3. Sebastian Siedler (ALE) Skil 2.36ra
.4. Mark Renhaw (AUS) Credit Agricole d.b.
.5. Gert Steegmans (BEL) Quick Step d.b.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta