2008/05/06
Xabier Agirre Arabako diputatu nagusiak esan duenez, ez zitzaion egokia iruditu Jose Luis Bilbao Bizkaikoak Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldian esandako hitzak. Bilbaok Eusko Jaurlaritzako hirukoa "agortuta" dagoela baieztatu zuen eta, Agirreren ustez, adierazpen horiek alderdi barneko organoetan egin behar izan zituen.
"Ez zait egokia iruditzen ari garen alderdian eragina duten iritzi politikoak era horretan esatea", azaldu du.
Beste alde batetik, kontsulta egiteko indarkeria desagertu arte itxarotekotan, Euskadin ez litzatekeela hitzordu politikorik egon izango ziurtatu du.
Prentsaurreko batean egin ditu Agirrek adierazpen horiek astearteko Kontseiluaren ostean.
Euskadi Irratiko azken albistegia