2008/05/06
Nekazaritzako lehengaien salneurrien gorakadak oinarrizko elikagaiena igotzen jarraitzen du.
Ekilore olioa, gari irina eta esterilizatutako esnea aurtengo apirilean iazkoaren aldean gehien garestitu direnak dira, %40,65eko gorakadekin, ostegun honetan Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak kaleratutako datuen arabera.
Olioa gehien garestitu dena izan da. Izan ere, %40,65 garestitu da, gari irinak (28,37%), esne esterilizatuak (23,57%) eta espagetiek (20,27%) jarraituta.
Elikagai freskoen artean, limoiak %38,45 igo dira azken 12 hiletan, Kanarietako bananak %19,47, laranjak %14,51, oilasko okela %12,93 eta arrautzak %10,74.
Dena dela, elikagai batzuk merkatu egin dira azken urtean, hala nola, entsaladarako tomateak (%16,6 merkeago), patatak (%7,51), tipulak (%7,37), azenarioak (%5,16) eta urazak (%4,37). Oliba olioa eta kafe disolbagarria ere merkatu dira, %5,9 eta %1,53, hurrenez hurren.
Euskadi Irratiko azken albistegia