logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:47:14
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

PREZIOAK

Prezioak inflazio mailatik behera igo dituela esan du Eroskik

2008/05/06

Agustin Markaide euskal kooperatibaren zuzendari nagusiak Legebiltzarreko Industria Batzordean esan duenez, ez dira elikagaiak garestitu izanaren errudunak.
Agustin Markaide Eroskiren zuzendari nagusia Legebiltzarreko Industria Batzordearen aurrean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Agustin Markaide Eroskiren zuzendari nagusia Legebiltzarreko Industria Batzordearen aurrean. Argazkia: EFE

Agustin Markaide Eroskiren zuzendari nagusiak ukatu egin du euskal kooperatiba denik EAEko elikagaien garestitzearen errudun. Izan ere, adierazi duenez, elikagaien prezioak %2,64 igo zituzten, elikagaien inflazioa %7,3koa izan zenean.

Markaide Eusko Legebiltzarreko Industria Batzordearen aurrean izan da bere borondatez Javier Berasategi Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiko presidenteari erantzuteko. Berasategik Eroskiri leporatu zion EAEko elikagaien prezioen gorakadaren errua.

Markaidek "injustu"tzat eta "erratu"tzat jo ditu adierazpen horiek eta Eroski kontsumo-kooperatiba dela gogorarazi du. Izan ere, gobernu-organoetan eta kudeaketan kontsumitzaileen parte-hartzea bermatzen duela azaldu du Markaidek, "kontsumitzaile horien kontrako merkataritza-politikarik ez da hartzen" gaineratu duelarik.

Era berean, Eroskiren prezioak "lehiakorrak" direla adierazi du. Elikagaien prezioak jarri ditu adibide moduan, iragan urtean prezio horiek %2,64 garestitu zirela aipatuz, "elikagaien 7,3ko KPI baino gutxiago".

Gainera, Eroskiren marka propioak balio erantsia ematen omen dio kontsumitzaileari "kalitatea prezio hobean eskuratzea ahalbidetzen duelako", "inflazioari aurre egiteko, Eroskiren marka zuria produktu egokiena delarik".

Horren harira, Eroski markako produktuak besteak baino gutxiago igo dituztela zehaztu du, beraz, "2007an, Eroskik 5 milioi euro aurrezteko aukera eman die Euskal Autonomia Erkidegoko bezeroei".

Hau da, Markaideren ustez, "Eroski markako produktuak erosiz, diru kantitate hori aurreztu zuten bezeroek iaz".

Hala, ukatu egin du bere kooperatiba denik EAEko elikagaien prezioaren garestitzearen errudun eta elikagaien banaketako kostuen faktoreetan sakontzeko deia egin du.

Markaidek emandako datuen arabera, merkantziaren erosketa-prezioa salgaiaren %80 da, lan-kostua (salgaiaren prezioaren %10) eta higiezinen-kostua %2,5, gainerakoa etekina delarik.

Eroskiren zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, gainera, soldaten eta lokalen prezioak garestiagoak dira EAEn beste erkidego batzuetan baino.

Merkatu-kuota

Eroskiren merkatu-kuotari dagokionez, Markaidek %34,8an kokatu du eta beste enpresa batzuek jatorrizko eremuan dutenaren antzekoa dela azaldu du.

Besteak beste, Mercadonak eta Consumek Valentzian %54,3koa dutela edo Semarkek Kantabrian %33,3koa duela aipatu eta han "kontzentrazio arazorik" ez dela izan eta "prezioak kontzentrazio horrekin ez" dituztela lotu gaineratu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta