logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:08:24
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

BOTERE JUDIZIALAREN TXOSTENA

7.571 gai betetzeke daude euskal epaitegietan

2008/05/06

Euskal auzitegietan 2005 eta 2007 artean izandako egoerari buruzko datu bat da. Epe horretan Bilbokoaren lan karga mota horretako organoetarako aurreikusita dagoena baino %80 handiagoa izan zen.

Euskadiko epaimahaietan 7.571 gai zeuden betetzeke urte hasieran, eta horietako 6.200 epaiak betetzera zuzendutakoei zegozkien, bat Bilbon eta beste bat Donostian, hain zuzen.

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak astearte honetan kaleratutako txosten batean agertutako datuak dira. Espainiako Zigor Arloko epaitegietan 2005 eta 2007 artean epaitegi horietako egoerari buruzkoa da txosten hori.

Datorren ostegunean Botere Judizialeko Batzorde Iraunkorrak txostena aztertuko du.

Txostenaren arabera, epe horretan Bilboko 7 Zenbakiko Zigor Arloko Epaitegiak lan karga mota horretako organoetarako aurreikusita dagoena baino %80 handiagoa izan zen (2.655 espediente zegozkion).

Donostiako 4 Zenbakiko Zigor Arlokoak, ordea, %4,10en gainditzen zuen zegokion lana.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta