logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:21:36
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

LAN-ISTRIPUA

Langile bat zauritu da buruan kolpe bat hartuta, Santurtzin

2008/05/06

Biktimak 27 urte ditu eta metalezko zutoin batek buruan jo dio, lanean zegoela. 09:00ak aldera gertatu da ezbeharra.

27 urteko langile bat zauritu da gaur goizean, buruan metalezko zutoin batek buruan jo ondoren, DYAk informatu duenez. Mamariga etxean gertatu da ezbeharra, Santurtziko (Bizkaia) frontoiaren alboan.

Zaurituak (I.S.N.) metalezko zutoin baten kolpea jaso du buruan, lanean zegoela, 09:00ak aldera.

DYA bertaratu da eta laguntza eman dio langileari, zauri sakon bat zuelako buruan, oso urduri egoteaz gain. Biktima ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin, dagozkion frogak egiteko.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta