logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:16:02
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

OMENALDIA

ETAk Tomas Caballero hil zuenetik hamar urte bete dira gaur

2008/05/06

UPNren zinegotzia izandakoaren senitartekoak eta lagunak bildu dira gaur Iruñeako hilerrian omenaldia egiteko. UPNko, PSNko eta Nafarroa Baiko ordezkariak bertan izan dira.

ETAk Tomas Caballero hil zuenetik hamar urte bete direnean, senitartekoek eta lagunek oroitu dute gaur UPNko zinegotzi izandakoa. 100 bat lagun bildu dira guztira, senitartekoak, lagunak eta kargudun politikoak horien artean. Iruñeako hilerrian egindako lore eskaintza baten bidez omendu dute Tomas Caballero.

Ekitaldian, besteak beste, Miguel Sanz Nafarroako presidentea, Yolanda Barcina Iruñeako alkatea, Elma Saiz Gobernuko ordezkari berria Nafarroan eta Iruñeako UPN, PSN eta Nafarroa Baiko zinegotziak izan dira. Javier Caballero Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Maria Caballero UPNko senataria ere bertan izan dira, biak ala biak, 1998an ETAk hildako zinegotziaren seme-alabak.

Omenaldira hurbildu direnei emandako “babesa” eskertu die Javier Caballerok eta "une zail horiek lagunartean errazagoak" egiten direla azpimarratu du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta