2008/05/06
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako eledunak igandean Barakaldora (Bizkaia) egingo duen bisita Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin biltzeko aprobetxatu dezala proposatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.
Kontseiluaren asteroko bileraren ondoren, buruzagi bien artean gertatu litekeen bilerari buruz aritu da Azkarate. Ekainaren 27aren aurretik izango litzateke bilera hori. Ekainaren 27an kontsulta deitzea eztabaidatuko dutela aurreikusita dago.
Eledunak azpimarratu duenez, hedabideen bidez jakin du Zapaterok igandean Bilbon, euskal sozialisten Arrosaren Jaian, egoteko asmoa duela.
Antza Zapaterok gai-zerrendarekin arazoak dituelako ezin dio harrera egin Ibarretxeri Madrilen, Azkaratek esan duenez, baina Ibarretxe pozik egongo litzateke espainiar presidentearekin Ajuria Enean.
Euskadi Irratiko azken albistegia