logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:12:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

NAFARROA

Euskararen Legea erreformatzeko proposamena bozkatuko du gaur Parlamentuak

2008/05/08

Iruñerriko herri gehienak eremu mistora pasatzea zuen helburu erreformak, baina azkenean ez du aurrera egingo, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dagoelako.

Iruñerriko herri gehienak eremu mistora pasatzea proposatu zuen Ezker Batuak, eta NaBaik eta PSNk oniritzia eman zioten. Hiru taldeen artean boto nahikoak dituzte Euskararen Legearen erreforma aurrera ateratzeko, baina, gaurko bozketan, UPNk eta CDNk galarazi egingo dute.

Izan ere, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago, eta erreformaren alde dauden taldeak boto baten faltan geratuko dira.

Gehiengo osoa nahikoa zela uste zuen koalizio abertzaleak, baina araudiak gehiengo osoa eskatzen du

Horregatik, proposamenaren eztabaida beste egun batera atzeratzea proposatu zuen NaBaik. Normalean eskakizun horrek ez du polemikarik sortzen, baina UPNk, CDNk eta PSNk berak ere ez dute onartu oraingoan.

Irailean, urte politiko berria hasten denean, proposamena berriro mahaigaineratuko dutela jakinarazi du koalizioak.

Proposamena aurrera atera izan balitz, 1986ko Euskararen Legeak izango zukeen lehen aldaketa izango litzateke.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta