logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:24:41
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

LAPURRETA

Vital Kutxak Gasteizen duen bulego batean lapurreta egin dute

2008/05/06

Bi pertsona banketxean sartu dira eta langileei pistola batez mehatxu egin ostean, diruarekin ihes egin dute. Ertzaintza lapurrak atxilotzeko lanean ari da.

Vital Kutxak Gasteizen duen bulego batean lapurreta egin dute bi gizonezkok eta diruarekin ihes egitea lortu dute, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez.

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertatutako argitzeko eta lapurrak atxilotzeko. Aipatu bulegoa Valentin de Foronda kalean dago.

Gertakariak goizeko 09:00etan jazo dira. Ordu horretan bi pertsona bulegoan sartu dira eta pistola batez langileei mehatxu egin ondoren diruarekin ihes egin dute.

Ertzaintzak lekukoak galdekatu ditu frogak biltzeko eta lapurrak lehenbailehen atxilotu ahal izateko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta