2008/05/06
Buruz buruko txapelketa nagusia azken txanpan sartu da. Datorren asteburuan final laurdenetako azken bi kanporaketak jokatuko dira. Larunbatean Irujo eta Gonzalez izango dira nor baino nor Atanon; igandean, Eibarren Barriola eta Patxi Ruiz neurtuko dira.
Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxearen arteko finalerdia berriz, maiatzaren 17an Labriten jokatuko da.
Bigarren mailako txapelketan, Iker Arretxe eta Julen Retegiren arteko finalerdia maiatzaren 16an Villamediana de Ireguan jokatuko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia