2008/05/06
Fernando Etxegarai preso ohia atxilotu du gaur goizean Polizia Nazionalak Plentzian (Bizkaia).
Espetxean 20 urte eta bederatzi hilabete egon ondoren aske utzi zuten. Parot doktrina ezarrita, ordea, zigorra luzatu zioten, beraz, beste lau urte egin beharko ditu preso.
Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak eman zuen Etxegarai aske uzteko erabakia. Bi hilabete geroago, sala berak Parot doktrina ezartzeko agindua eman zuen eta 25 urteko zigorra osorik, aringarriak aplikatu gabe, bete beharko du, beraz.
Doktrina hori aske zegoen pertsona bati ezartzen dioten lehen aldia da hau.
Iragan martxoan egin zioten elkarrizketa batean Etxegaraik agertu zuen Parot doktrina "hiltzeko formula bat" dela.
Euskadi Irratiko azken albistegia