2008/05/06
Acqua Saponeko Stefano Garzellik irabazi zuen Asturiasko Itzuliko hirugarren etapa, Llanes eta Aviles herrien artean korritu zena. Angel Viciosok lider jarraitzen du 25 segunduko errentarekin.
Helmugarako 100 kilometroren faltan eguneko ihesaldia osatu zen, zortzi txirrindularik aurrea hartu baitzioten tropelari. Hiru minutu eta erdiko errenta hartu zuten iheskideek. Helmugarako sei kilometro falta zirenean, ihesaldiarenak egin zuen, Acqua Saponeren eta Barloworlden lanari esker abantailak behera egin baitzuen.
Esprintean garaipena Garzellirentzat izan zen, eta lidergoa gertuago ikusten du helmugan lortutako 10 segunduko denbora-sariari esker.
Laugarrena, Pravia eta Acebo artekoa, Itzuliko etapa nagusia izango da. Faboritoek euren indarrak neurtuko dituzte, hiru mendate gogor dituen jardunaldian. Helmuga Aceroko Santutegiko gainean egongo da.
Hirugarren etapako sailkapena:
1. Stefano Garzelli (Acqua sapone-Caffe Mokambo) 3:46:17.
2. Bernardo Riccio (Tinkoff Credit Sistems) m.t.
3. Joaquín Sobrino (Burgos Monumental) m.t.
4. Angel Vicioso (La Aluminios-MSS) m.t.
5. Cristiano Fumagalli (Ceramica Flaminia Bossini) m.t.
6. Samuel Sanchez (EUSKALTEL-EUSKADI) m.t.
7. Edgar Miguel Lemos (Benfica) m.t.
8. Emiliano Donadello (Serramenti Pvc) m.t.
9. Constantino Zaballa (La Aluminios-MSS) m.t.
10. Filipe Duarte Cardoso (Liberty Seguros) m.t.
Sailkapen nagusia:
1. Angel Vicioso (La Aluminios-MSS) 10:05:33.
2. Stefano Garzelli (Acqua Sapone-Caffe Mokambo) a 25.
3. Xavier Tondo (La Aluminios-MSS) a 28.
4. Constantino Zaballa (La Aluminios-MSS) a 33.
5. Bruno Pires (La Aluminios-MSS) a 43.
6. Moises Dueñas (Barloworld) a 1.43.
7. Jesus Del Nero (Saunier Duval-Scott) a 1.49.
8. Juan Jose Cobo (Saunier Duval-Scott) a 2.01.
9. Koldo Gil (Liberty Seguros) a 2.08.
10. Jose Azevedo (Benfica) a 2.12.
Euskadi Irratiko azken albistegia