logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 10:12:47
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

TESTOSTERONA MAILA ALTUEGIA

Patxi Vilak positiboa eman du

2008/05/06

Ez du aurki hasiko den Italiako Giroa korrituko, eta bi urteko zigorra jaso dezake 32 urteko beratarrak.

Positiboa ez da oraindik ofiziala, baina txirrindulari nafarrak onartu du kontrol bat egin ziotela martxoaren 3an bere etxean eta testosterona arrastoren bat agertu zela, Euskal Telebistak aurreratu bezala.

Patxi Vilak kontraanalisia eskatu du. Lamprek ez du taldetik at utzi beratarra, baina Italiako Girotik kanpo gelditu da bada ez bada.

Nafarrak Romandiako Tourrean hartu zuen parte orain dela gutxi eta mendiko sailkapeneko lider ere izan zen. Lamprek ez du Italiako Giroko zerrendan sartu.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta