logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 08:57:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

ZIRKULAZIOA

Zazpi gidari baimenik gabe harrapatu ditu Ertzaintzak

2008/05/06

Ertzaintzaren agenteek eginbide judizialak abiatu dituzte zazpi gidariren kontra, Araban bi eta Bizkaian bost baimenik gabe gidatzen harrapatu ondoren. Ez zuten baimenik inoiz eskuratu ez dutelako edo kenduta dutelako.

Kode Penalean bide segurtasunaren inguruan egindako berrikuntzak ostegunean, maiatzaren batean, indarrean sartu zirenetik, Ertzaintzak bide penaletik bideratu ditu zazpi gidariren kontra abiatutako eginbideak, baimenik ez izateagatik edo kenduta izateagatik.

Araban gidari bat atxilotu zuten alkoholemia eta droga kontrol batean ostiralean. Izan ere, gidabaimena kenduta zuen epailearen aginduz. Igandean, berriz, agenteek beste gizonezko bat atxilotu zuten kontrol batean, baimenik izan ez arren gidatzen baitzihoan.

Bizkaian, Ertzaintzak 16 urteko mutiko bat turismo bat gidatzen harrapatu zuen, eta, horren aurrean, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzi diote. Gordexolan, ostiralean, eta Abanton, astelehenean, inoiz gidabaimenik lortu ez duten gizonezko bi harrapatu zituzten turismo bana gidatzen.

Lurralde berean, larunbatean, Bilbon eta Erandion geldiarazi zituzten gidari bik gidabaimena kenduta zuten, puntu guztiak galduta baitzituzten.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta