2008/05/06
Bilboko Ertzainetxeko agenteek J.S.M. 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bart, familiaren etxebizitzan bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumea Basurtuko Ospitalean artatu behar izan zuten.
Gertakariak atzo, astelehena, 22:00ak aldera jazo ziren, Santutxu (Bilbo) auzoko etxebizitza batean. Emakume batek Ertzaintza ohartarazi zuen bikotekideak eraso egin ziolako.
Patruila bat bertaratuta, pertsona horrekin jarri zen harremanetan. Aurpegian kolpe bat eta lepo ingurua gorrituta zituen. Biktimaren esanetan, bikotekidearekin eztabaida izan zuen eta gizonezkoak ukabilez eta eskuaz jo zuen aurpegian. Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman zuten artatzera.
Erasoaren ustezko egilea etxetik alde eginda zegoen, baina agenteek berehala aurkitu eta atxilotu zuten, etxeko indarkeria egotzita. Gaur, asteartea, Bilboko Epaitegiaren esku utziko dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia