logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:53:54
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

AMSTETTENGO MUNSTROA, AUSTRIA

Fritzlek 8 ate eta sistema elektronikoa jarri zituen segurtasuna handitzeko

2008/05/05

'Munstroaren' zigor gelak 500 kiloko ate bat zuen eta umeetako bat jaio ostean handitu egin behar izan zuen. Bestalde, bahituek argi ultramore bat zeukaten eta D bitaminazko pilulak hartzen zituzten.

Elisabeth Fritzl austriarra 24 urte bahituta egon zen Amstettengo leotzaren segurtasun neurriak zortzi ateren eta sistema elektroniko ugariren bidez osatuta zeuden. Eraikuntza eta instalazioak Elisabethen aitak egin zituen, Austriako Poliziak jakinarazi duenez.

Franz Polzer Behe Austriako Poliziaren buruak ezagutarazi duenaren arabera, Elisabethek lehen 9 urteetan erabilitako gela nagusiak 35 metro karratu zituen.

Josef Fritzlek 1983 urtean amaitua zeukan lurrazpiko gela, baina 1993an 55 metro karratura handitu egin behar izan zuen intzestu harreman horien ondorioz laugarren semea jaio baitzen.

Polzerrek azaldu du gela nagusi horretara heltzeko 500 kiloko atea iragatea derrigorrezkoa zela, Fritzlek beste arinago batengatik aldatu zuen arte.

Familia zaintzen duen medikuaren esanetan, bahituek D bitaminazko pilulak hartzen zituzten (Fritzlek emandakoak) eta argi ultramore bat zeukaten. Antza, hori da euren egoera fisiko ona azaltzen duena, eguzki eza jasan arren.

Era berean, Amstetten-Mauerreko eri berezietarako zentroaren arduradunak adierazi duenez, Elisabethen eta bi seme-alaben egoera espero zena baino hobea da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta