logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:44:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

UPN-PSN AKORDIOA

400 euro itzuli ordez, zerga-sistema aldatzea hitzartu dute UPNk eta PSNk

2008/05/05

Miguel Sanz Nafarroako presidentearen eta Elena Torres PSNren idazkariordearen ordezkaritzek akordioa lortu dute soldata baxuenen alde neurri "progresiboak" hartzeko.
Elena Torres (PSN) eta Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Jauregian egindako bileran. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Elena Torres (PSN) eta Miguel Sanz (UPN) Nafarroako Jauregian egindako bileran. Argazkia: EFE

Nafarroako Foru Gobernuak eta PSNk akordioa lotu dute gaur zerga-sistema erreformatzeko, soldata baxuenak jasotzen dituztenei mesede egite aldera. Horrela, Espainiako Estatuak langileei, pentsiodunei eta autonomoei 400 euro itzultzeko hartu zuen neurria ordezkatuz.

Nafarroako Jauregian bildu dira PSNren eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariak akordioaz hitz egiteko. Bertan izan dira Miguel Sanz presidentea (UPN) eta Elena Torres Nafarroako sozialisten idazkariorde nagusia.

Alvaro Miranda ekonomia presidenteordeak bileraren ostean agertu duenez, erreforma fiskala "progresiboa" izango da, soldata baxuenak jasotzen dituztenek onurak izango dituztelarik. "Estatuan baino onuragarriagoa ere izango da", Mirandaren esanetan.

"Gobernuak egindako proposamena da, baina Alderdi Sozialistan oso harrera ona izan du" eta lege moduan kudeatuko dute Nafarroako Legebiltzarrean, ekonomia presidenteordeak azaldu duenaren arabera.

Hori dela eta, Mirandak ezin izan du azaldu "zeintzuk izango diren erreformaren eraginak eta epeak", baina argi adierazi du ez dela "berehalako neurria" izango, zeren "erreforma fiskalak ezin dira inprobisatu".

Alvaro Mirandaren ustez 400 euro itzultzeko proposamena "elektorala" izan zen eta Nafarroan "ia ezinezkoa litzateke aplikatzea" Foru Komunitatearen eskumen fiskalengatik. Dena den, Espainiako Estatuak hartutako neurriaren aurrean "Nafarroak beharrezkoa zuen neurriak hartzea, herritarrak baztertuta gera ez zitezen".

Elena Torresek, bere aldetik, gaurko bilerak "egoera bideratzeko" balio izan duela azaldu du eta orain neurria "kontsentsuatzea" geratzen dela uste du, "nafarrak Estatuko gainerakoen maila berean egon daitezen eta 400 euroen neurria hemen aplikatu dadin".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta