logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:40:50
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

EITB-REN ELKARRIZKETA ESKLUSIBOA

Pachaurik ezinbestekotzat jo du Euskadi klima aldaketaren aurkako borrokan

2008/05/05

Adierazpen horiek eitb24.com Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin batera egiten ari den Multimedia Bereziaren parte dira.

Rajendra Pachauri klima-aldaketarako Nazio Batuen taldeko presidentea elkarrizketatu du eitb24.comek esklusiban. Pachaurik Bakearen Nobel Saria jaso zuen iaz Al Gorerekin batera. Planetaren beroketa globalari aurre egiteko Euskadi bezalako lurraldeen klima-aldaketaren aurkako ekimenak beharrezkoak direla azpimarratu du Pachaurik.

El año pasado se presentó el Plan Vasco contra el Cambio Climático 2008-2012 que contempla un total de 119 medidas.

Iaz 2008.2012rako Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana aurkeztu zuten, 119 neurri zehatzekin, eta aurten Ikerbasque Ikerkuntza Zientifikorako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak BC3 Klima Aldaketaren Ikerkuntzarako espainiar Estatuko lehen zentroa sortu zuten. Fenomeno horren azterketaren erreferente izateko nahiarekin jaio zen BC3.

Pachaurik ekimen horiek ezagutzen ditu eta elkarrizketan esan zuenez, "jendeak arazoa eta konponbideak nolakoak diren badaki, erronka horri ekiteko itxaropena egongo dela uste dut. Oso pozik nago ezagutzan oinarritzen zaretelako. Klima aldaketaren arazoari buruz jakiteko era bakarra da, eta eman behar den lehen pausua. Zorionak ekimen honetan parte hartzeagatik".

Adierazpen hauek eitb24.com Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin batera egiten ari den eta ekainean kalean egongo den Multimedia Bereziaren parte dira.

Eitb24.com: - Zer egin dezake Euskadi bezalako herrialde txiki batek klima-aldaketaren aurka borrokatzeko?

Rajendra Pachauri:- Klima-aldaketari buruz ari garenean, lokalizazio konkretu batetaz ari gara eta horregatik komunitate bakoitzak klima-aldaketari egin beharko dio aurre, lurraldearen arabera, horren ondorioak bereziak direlako. Ondorioz, Euskadin izango dituen eraginak neurtu eta gizarteak aurre egin beharko dizkie.

Hala ere, arazoa globala da eta guztiok aurkitu behar ditugu energia erabiltzeko modu efizienteagoak, berotegi efektua duten gasen isurketa gutxitzeko. Hori aurrera eramateko teknologia efizienteagoen erabilpena eta ohituren aldaketa bat ematea behar da. Horregatik gizartearen parte-hartzea beharrezkoa da.

Horregatik munduko beste edozein lurralde bezala, Euskadik baita ere, klima-aldaketari aurre egiteko neurriak hartu behar ditu.

Eitb24.com: - Nola eragiten du gizakiaren ekintzak klima-aldaketan?

Rajendra Pachauri:- Argi dago aurreikuspenek ezarri dutela gizakiaren ekintzaren eragina, IPCCk jakinarazi duenez. Ez dute tenperaturen gorakada bakarrik ekarri beste inpaktu batzuk ere eragin ditu gizakiaren ekintzak: uholde gehiago, lehorte gehiago, prezipitazioen mailan aldaketak. Prezipitazioak gutxitu egiten baldin badira uraren eskuragarritasunean eragin zuzena izango du horrek.

Eta zuen munduko aldean basoetan zein bioaniztasunean eragina izango duela suposatzen dut. Horrela, gizakiaren ekintzak ekosistema guztietan izan duen eragina oso larria izan da. Horregatik, txostenetan aurreikusi bezala, adierazpen oso argia egin dugu: berotze globala agerian da eta gizakien ekintzek Lurreko kliman eragina izaten ari direla esan nahi du horrek.

Izan ere, azken 50 urtetan izan den berotzearen eragile nagusia gizakia izan dela esan genezake.

Eitb24.com: - Nobel Saria jaso zenuenetik, klima-aldaketaren inguruan interesa behera edo gora egin duela uste duzu?

Rajendra Pachauri:- Bakearen Nobela oso sari ospetsua da eta horren gainean jakin-mina du jendeak. Komunikabideek zabaldutako mezuak egin du posible klima-aldaketaren eta bakearen arteko lotura bat izatea, bestela ere, bakearen saria baita.

Klima-aldaketari aurre egiteko ezer egiten ez badugu argi dago gatazkak izango ditugula munduko toki ezberdinetan. Baliabideen eskasiak sor dezake gatazka hori, hala nola, urak nekazaritzan duen garrantziak. Gaur egun elikagaien prezioen igoera dela eta, protestak, manifestaldiak eta liskarrak ditugu munduko toki askotan. Klima-aldaketak nekazaritzaren produktibitatean eragina izango duenaren froga da hori.

Beste era batera esanda, janari bankuaren eta elikagaien horniketaren arteko desoreka bat izatea posible da. Horrek malnutrizioa eragingo luke lurralde pobreenetan eta gatazkaren hasiera suposatuko luke. Bakearen Nobel Sariaren jabe izateak klima-aldaketaren inguruan munduan kontzientzia handiagoa pizteko balio izan duela uste dut.

Eitb24.com:- Zeintzuk gai ari da jorratzen orain zure adituen taldea?

Rajendra Pachauri:- Orain kalkuluen bosgarren txostena prestatzen ari gara eta adituen taldea irailaren hasieran bilduko da. Gainera, buru belarri sartuta gaude txosten horretan. Hortaz, irmotze prozesu batean gaudela uste dut, kalkuluen txosteneko informazioa hedatzearena, eta etorkizunerako planak egiten. Hori da orain denbora gehien hartzen ari dena.

Eitb24.com:- Euskadik estrategia zehatzak ditu klima aldaketaren inguruan. Zeintzuk dira zure aholkuak gauzak hobeto egiteko?

Rajendra Pachauri:- Asko pozten nau Euskadiren helburua hori izateak. Aldaketa klimatikoaren alternatibetarako beharrezkoak diren ekintzak gauzak ezagututa egin behar direlakoan nago. Ezagutza horrek, noski, oinarri globala izan behar du. Beraz, klima aldaketaren inguruko ezagutza sustatu nahi baduzu, hori da bide onena.

Jendeak arazoa eta konponbideak nolakoak diren badaki, erronka horri ekiteko itxaropena egongo dela uste dut. Oso pozik nago ezagutzan oinarritzen zaretelako. Klima aldaketaren arazoari buruz jakiteko era bakarra da, eta eman behar den lehen pausua. Zorionak ekimen honetan parte hartzeagatik.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta