2008/05/05
Mallorcaren aurka jokatu zuen Athleticek denboraldiko lehen heren bietan izan zituen gabezia berberak erakutsi zituen. Caparrosen taldea ezinean aritu zen. Sailkapenak ematen duen lasaitasunak ere ez du balio izan taldeak hobetzeko. "Beharbada gehiegi lasaituko ginen", esan du Garmendiak.
Azken emaitzak txarrak izan arren, Athleticek Intertoto Kopa duela xede azpimarratu du. "Matematikoki salbazioa eskuratu arte ezin dugu ezer baztertu, baina egun Intertotoa daukagu gertuen".
Javi Martinezek, berriz, begi bat Intertotora eta bestea jaitsierako postuetara begira ditu. "Azken jardunaldian beheko taldeek irabazi izan balute egoera gaiztotu egingo litzateke. Ez gaude salbatuta, beraz, ezinbestean begiratu behar dugu behera".
Ustaritz taldearekin entrenatu da
Athleticek Murtzian eskuratu dezake erabateko lasaitasuna emango dion puntu kopurua. Halaber, hiru puntura dagoen Intertotora hurbiltzeko beharrezkoak diren puntuak izango lirateke. Litekeena da Ustaritz prest egotea Clementeren Murtziari aurre egiteko. Abadiñoarra taldearekin entrenatu da gaurko lan saioan.