2008/05/05
Koldo Fernandez de Larrea eta Iñigo Landaluze izango dira Euskaltel Euskadi taldeko buruak maiatzaren 10ean hasiko den Italiako Giroan.
Aitor Galdos, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Alan Perez, Ivan Velasco, Josu Agirre eta Lander Aperribay txirrindulariek osatuko dute Euskalte Euskadiko taldea.
"Talde laranjak Koldo Fernandez de Larreraren abiaduraren eta Iñigo Landaluzek erasoetan duen trebetasunaren aldeko apustua egingo du. Gasteiztarrak esprintean lortu du garaipena Murtzia eta Gaztela eta Leongo Itzulietan", adierazi du Euskaltelek ohar batean.
Euskadi Irratiko azken albistegia