2008/05/05
Bilboko autobusak (Bilbobus) eta Bizkaiko zonalde bateko autobusak (Bizkaibus) biltzen dituen Transportes Colectivos S.A (TCSA) enpresa automobil-kontsezionarioko langileak aldi bateko lauzteak egiten hasi dira gaur goizean.
Lehen lanuztea ordu bikoa izan da, eta goizeko 07:30etatik 09:30etara izan da. Lanuzteak Bizkaiko errepideetan egon diren arazoekin batera gertatu dira, izan ere, Errontegiko zubiaren parean lau autok eta kamioi batek talka egin dute, eta horrek zailtasun handiak eragin ditu errepide-sarean.
TCSA enpresa batzordeak jakinarazi duenez, bizkaitar askok lanuzteen berri izan du eta garraio publikoaren ordez, autoz mugitzea erabaki dute. Hala, Bizkaiko errepideetan egon den “zirkulazio kaosa” honen ondorioa izan daiteke.
Informazio iturri adierazi du langileen “ehuneko ehunak” parte hartu duela lanuzteetan, hots, TCSA osatzen duten 1.300 langileetatik, denek bultzatu dutela protestaldia gutxieneko zerbitzuak egin behar zituztenek izan ezik.
TCSA enpresak antolatzen dituen Bizkaibus zerbitzuetan, lan-administrazioko agintaritzak %30ean finkatu ditu gutxieneko zerbitzuak; egunero zerbitzua eskaintzen duten autobusen %30, alegia.
TCSAko langileak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo dute bigarren lanuztea. Gainera, maiatzeko astelehen eta ostiral guztietan ere, puntako orduetan protestaldiak egingo dituzte.
Bestalde, langileen batzordeak jakinarazi duenez, oraindik, enpresako zuzendaritza “ez da harremanetan jarri” langileen ordezkaritzarekin eta orain arteko proposamenak “ez aldatzeko” eta esaten denari “ez erantzuteko” jarrera erakutsi du enpresak.
Euskadi Irratiko azken albistegia