logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 09:06:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

IRAGARPENA

PPko zuzendaritza utziko duela jakinarazi du Acebesek

2008/05/05

Gauzak horrela, Eduardo Zaplanaren bidea hartu du Angel Acebesek. Zaplanak politika aldi baterako utzi du orain gutxi, Telefonicako ordezkari izateko Europan.

Angel Acebesek agiri baten bidez Mariano Rajoyri jakinarazi dioenez, Alderdi Popularraren XVI. Biltzar Nazionalaren ostean (Valentzian, ekainaren 20tik 22ra) idazkari nagusi izateari utziko dio.

Duela lau urte Mariano Rajoyk berarengan jarri zuen konfiantza eskertu du Acebesek.

Alderdi Popularreko "militanteek, jarraitzaileek eta hautetsiek egindako lana eta erakutsitako leialtasuna" ere goraipatu ditu. "Guztiok batera espainiarren interes nagusiak defendatu ditugu, askotan, egoera zailetan", eransten du testuan.

PPren "printzipio etikoak eta politikoak" jarraitzeko konpromisoa berretsi du eta edonon dagoela ere alderdi horren alde lan egingo duela agindu du.

Erabaki horrekin Eduardo Zaplanaren bidea hartu du Angel Acebesek; izan ere, Zaplanak politika aldi baterako utzi du orain gutxi, Telefonicako ordezkari izateko Europan.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta