2008/05/05
Urteko lehen lau hilabeteetan 471.303 auto matrikulatu ziren Espainiako Estatuan, beraz, 2007ko epe berarekiko alderatuta, %11,5 egin du behera, Anfac ekoizleen elkarteak eta Ganvam saltzaileen elkarteak emandako datuen arabera.
Anfac eta Ganvam elkarteek uste baino aurreikuspen txikiagoak egin dituzte 2008ko urterako. Ekitaldi horretan matrikulazioek %7 eta %9 artean behera egitea aurreikusi dute; aurreko aurreikuspenaren arabera, matrikulazioek %2 eta %3 artean egingo zuten behera.
2008rako aurreikuspenen berrikusketa horren arrazoiak, besteak beste, egoera ekonomikoa, kontsumo pribatuaren jaitsiera "garrantzitsua", auto zaharraren ordez berria erosteko laguntzak kendu izana eta maileguak emateko baldintzak gogortu izana dira, Juan Antonio Fernandez de Sevilla Anfaceko presidenteak gaur agertu duenez.
Eraikuntzaren geldialdiak kamioietan izan du eragina
Anfaceko arduradunak aurreratu duenez, ibilgailu komertzial arinen eta kamioien salmentek nabari egingo dute behera 2008 bukatzean, %9tik gora, hain zuzen. Ibilgailu industrialei dagokienez, eraikuntzaren geldialdiak eragina izango du aspektu horretan.
Euskadi Irratiko azken albistegia