2008/05/05
Moskuko CSKA taldeak Euroligako bere seigarren titulua erdietsi zuen igandean Tel Aviveko Maccabi 77-91 mendean hartuta. 1961, 1963, 1969, 1971 eta 2006 urteetan ere errusiarrak izan ziren nagusi Europako txapelketan. Gainera, Ettore Messinak entrenatzaile karguan jarraituko duela baieztatu zen igandean.
Real Madril taldea da titulu gehien dituena, zortzi. Bostekin, Varese eta Maccabi bera geratu dira.
FITXA TEKNIKOA.
MACCABI TEL AVIV: Bynum (23), Halperin (9), Casspi (9), Morris (13), Vujcic (2)-hasierako bostekoa-, Sharp (-), Eliyahu (-), Garcia (2), Bluthenthal (5), Cummings (-) eta Batista (14).
CSKA MOSKU: Holden (14), Siskauskas (13), Langdon (21), Smodis (13), Andersen (13) -hasierako bostekoa-, Papaloukas (12), Zisis (-),Goree (2), Van den Spiegel (3) eta Khryapa (-).
--PARTZIALAK: 21-22, 20-20, 16-21 eta 20-28.
Euskadi Irratiko azken albistegia