logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:32:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Ziganda: "Gogor jo gaituzte, baina ezin dugu negarrik egin"

2008/05/05

Entrenatzaile gorritxoa triste agertu zen prentsaurrekoan, baina burua Mallorcaren aurkako neurketan jarri behar dutela azpimarratu zuen.
Jose Angel Ziganda Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Angel Ziganda Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Jose Angel Ziganda Osasunako teknikariak ez zion Osasunak jasotako porrotari azalpenik aurkitzen, baina burua Malorcaren aurka partidan jartzearen alde agertu zen.

"Asko kostatu zaigu eta, egia esan, zaila da arrazoia aurkitzea. Zelai erdia galdu dugu, baloia ere eta taldea zabaltzean kaskarrago jokatu dugu. Dena den, Real Madrilek aukera gutxi izan ditu eta konturatu gabe partida irabazi du", esan zuen Zigandak.

"Gogor jo gaituzte, baina ezin gugu negarrik egin. Susperraldia behar dugu, bi egun ditugu "txipa" aldatzeko", gaineratu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta