2008/05/05
Milaka lagunek Cibelesen ospatu zuten Real Madrilek Reyno de Navarran lortutako Liga titulua. Madrildarrek markagailuari buelta eman eta 1-2 gainditu zuten Zigandaren taldea.
Jokalariek Reyno de Navarra futbol-zelaiko aldageletan ospatu zuten titulua. "Entrenatzaile moduan liga eskuratzeak poztasuna handiago izatea eragiten du", esan zuen Bernd Schuster Real Madrileko teknikariak. "Ezberdina da, erantzukizuna handiago da, jokalari gisa errazagoa da", gaineratu zuen.
"Tituluaz gozatu nahi dugu. Madrilera itzultzeko irrikitan gaude gure zaleekin batera garaipena ospatzeko. Denboraldiko unerik garrantzitsuena da eta gehiago irautea gustatuko litzaiguke", esan zuen Schusterrek.
Euskadi Irratiko azken albistegia