
2008/05/04
Osasuna eta Real Madrilen arteko partidak ikusmin handia sortu zuen eta bazegoen horretarako arrazoirik. Gorritxoek garaipena lortu behar zuten jaitsiera postuak atzean uzteko eta madrildarrek irabazi beharra zeukaten Liga txapeldunak izateko.
Lehen zatia ez zen ona izan eta gol aukera gutxi egon ziren, baina Osasunak agintzen zuen jokoan, nahiz eta gola falta zitzaion. Partida, golik gabeko berdinketarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian gauzak guztiz aldatu ziren. Hasi eta jarraian, Cannavaro egotzi zuen epaileak eta madrildarrak hamar jokalarirekin geratu ziren. Hurrengo jokaldian, epaileak, legez kanpo utzi zuen Osasunaren gol bat. Hamarrekin zeudela, Sneijderrek langara bidali zuen jaurtiketa bat.
Azken hamar minutuak zoratzekoak izan ziren. 82. minutuan, Heinzek, eskuz moztu zuen baloia area barnean eta epaileak penaltia adierazi zuen Osasunaren alde. Puñalek jaurti zuen penaltia eta 1-0ekoa sartu zuen. Garaipena eskuan zuen Osasunak, baina falta baten ondorioz Robbenek partida berdintzea lortu zuen, buruz eginiko erremate baten bitartez (1-1). Berdinketa hala eta guztiz ere ez zen guztiz txarra Zigandaren taldearentzat, baina minutu berean Higuainek 1-2koa sartu zuen solte geratu zen baloi bat aprobetxatuz.
Porrot honekin (1-2), Osasunak jaitsiera postuan jarraitzen du eta Real Madril, Ligako txapelduna da.
Fitxa teknikoa:
Osasuna: Ricardo; Javier Flaño (63', Kike Sola), Krutxaga, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Astudillo; Azpilikueta, Plasil, Vela; eta Portillo (63', Pandiani).
Real Madrid: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Cannavaro, Heinze; Diarra, Gago, Sneijder (82', Baptista); Raul (65', Higuain), Saviola (53', Torres) eta Robben.
Goles: 1-0, 82': Puñal, de penalti. 1-1, 86': Robben. 1-2, 87': Higuaín.
Horrela bizi izan dugu partida eitb24.com-en