logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 23:24:13
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

POLI EJIDO-EIBAR (1-0)

Azken sailkatuaren aurka galdu dute armaginek

2008/05/04

Eibarrek Ipuruatik kanpo galdu zuen, Mario Bermejok 85. minutuan sartu zien golaren erruz, eta orain 13. postuan da 46 punturekin.

Eibar, aurkariak partida nola planteatu zuen ikustera atera zen eta Ejidori utzi zion partidaren zama eramaten. Hasierako minutuetan gipuzkoarrek ez zuten arazorik eduki aurkariaren jokoa geratzeko, defentsan oso ongi aritu baitziren, sendotasunez.

Bigarren zatira arte, 69. minutura arte, ejidoarrek ez zuten aukera garbiegirik sortu, baina jokaldi horretan Molinak gol aukera eduki zuen. Polideportivoko jokalariak ez zuen baloia behar bezala kontrolatzea lortu. Etxekoek gehiago jokatu zuten eta saria 85. minutuan iritsi zitzaien, momentu horretan, Mario Bermejok, 1-0ekoa lortu baitzuen.

Gola eta gero ez zen denbora gehiegi egon eta Eibarrek partida galdu zuen. Orain, armaginak, 13. postuan daude 46 puntu dituztelarik.

Fitxa teknikoa:

Polideportivo Ejido: Bello Serans, Serra, Marc Bernaus (64', Molina), Castells, Rodri, Usero, Juan Díaz, Kike (70', Juli), Gerardo (56', Vera), Moreno eta Bermejo.

Eibar: Cuellar, Urzelay, Codina (76', Insa), Goiria (62', Del Olmo), Txiki (51', Markel), Biel Medina, Lombraña, Manel, Yagüe, Carmelo eta Zurutuza.

Golak: 1-0, M. 85: Bermejo.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta