2008/05/04
Alavesek porrot argia jaso zuen Xerezen futbol-zelaian jokatutako partidan. Gasteiztarrek partida erabakigarria zuten aurretik aurkari zuzen baten aurka, baina ez zuten partida ona jokatu eta esku hutsik itzuliko dira Gasteizera.
Martinek etxeko taldea aurreratu zuen bigarren zatiko 52. minutuan. Bigarren gola laster heldu zen. Viqueirak 2-0ekoa sartu zuen 64.ean. Gasteiztarrek susperraldia bilatu zuten, baina Yordik markagailua borobildu zuen luzapenean hirugarren golarekin.
- Fitxa teknikoa
3 - Xerez: Porato, Francis, Moreno, Aythami, Mendoza, Samuel (Luque, 15'), Abel Aguilar, Viqueira (Antoñito, 83'), Rios, Yordi eta Martin (Marco Navas, 65').
0 - Alaves: Bernardo, Tarantino, Calderon, Edu Alonso, Pinilla, Lacen, Gabri, Sergio, Toni Moral (Mena, 62'), Adrian (Samuel, 62') eta Aganzo (Raul Sanchez, 71').
Golak:
1-0, 52': Martin.
2-0, 64': Viqueira.
3-0, 92+': Yordi.
Euskadi Irratiko azken albistegia