logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:34:34
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

XEREZ-ALAVES (3-0)

Porrot mingarria aurkari zuzen baten aurka

2008/05/04

Gasteiztarrek erabateko porrota jaso zuten Nuevo Chapin futbol-zelaian eta sailkapen nagusiko arriskuko postuetan jarraitzen dute.

Alavesek porrot argia jaso zuen Xerezen futbol-zelaian jokatutako partidan. Gasteiztarrek partida erabakigarria zuten aurretik aurkari zuzen baten aurka, baina ez zuten partida ona jokatu eta esku hutsik itzuliko dira Gasteizera.

Martinek etxeko taldea aurreratu zuen bigarren zatiko 52. minutuan. Bigarren gola laster heldu zen. Viqueirak 2-0ekoa sartu zuen 64.ean. Gasteiztarrek susperraldia bilatu zuten, baina Yordik markagailua borobildu zuen luzapenean hirugarren golarekin.

- Fitxa teknikoa

3 - Xerez: Porato, Francis, Moreno, Aythami, Mendoza, Samuel (Luque, 15'), Abel Aguilar, Viqueira (Antoñito, 83'), Rios, Yordi eta Martin (Marco Navas, 65').

0 - Alaves: Bernardo, Tarantino, Calderon, Edu Alonso, Pinilla, Lacen, Gabri, Sergio, Toni Moral (Mena, 62'), Adrian (Samuel, 62') eta Aganzo (Raul Sanchez, 71').

Golak:
1-0, 52': Martin.
2-0, 64': Viqueira.
3-0, 92+': Yordi.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta