2008/05/04
Euskaltel Euskadi taldeko Samuel Sanchez txirrindulariak irabazi du Asturiasko Itzuliko bigarren etapa. Erlojupekoak 17 kilometro izan ditu Nueva eta Llanes herrien artean eta Viciosok (La Aluminios-MSS) lidergotik kendu du Acqua & Saponeko Stefano Garzelli.
Andrei Kunitski bielorrusiarra sailkatu da 7 segundora. Bera izan da asturiarraren aurkari bakarra. Ivan Rovny hirugarren sartu da.
Euskadi Irratiko azken albistegia