logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:49:14
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

TAU-MONTEPASCHI (93-97)

TAUk galdu eta laugarren postuan bukatu du Euroliga

2008/05/04

Partida 79-79 bukatu eta luzapenean erabaki behar izan zen. Azken bost minutuetan, italiarrak izan ziren nagusi eta hirugarren postua eskuratu zuten.

TAU Ceramicak eta Montepaschi Sienak hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida jokatu zuten.

Partidak ez zuen norgehiagoka ofizialen erritmo bera eta bi taldeek saskibaloi alaia jokatzen saiatu ziren. Erasoak alde batetik bestera, etengabekoak ziren. Horrela, 19-21eko emaitzaz bukatu zen lehen laurdena, Montepaschiren alde.

Bigarren laurdenaren hasieran, bi taldeei kosta zitzaien saskiratzea, baina TAU aurkaria baino hobeto hasi zen eta 5-0eko partzialaz abantailaz hartu zuen. Spahijaren mutilek, lau eta bost puntu bitartean mantendu zituzten abantailak ia laurden guztian zehar eta hiru puntuz aurretik joan ziren atsedenaldira (41-38).

Atsedenaldia eta gero, Montepaschik, 0-7ko partziala sartu zion TAUri. Gero, gasteiztarrek jokoa hobetu eta markagailua berdintzea lortu zuten.

Azken laurdena, 61-61eko emaitzarekin hasi zen eta laurden horretan erabakiko zen nork lortzen zuen hirugarren postua. Italiarrak ia denbora guztian aurretik joan ziren markagailuan, baina nahiko berdindua zegoen partida. Partida luzapenera joan behar izan zen 79-79 berdinketarekin bukatu baitziren arauzko 40 minutuak.

Luzapenean, Montepaschi, gasteiztarrak baino gehiago izan zen eta 93-97ko emaitzaz garaipena lortu zuen. Porrot honekin, TAUk, Euroligako laugarren postuarekin konformatu behar izan zen.

Fitxa teknikoa:

Montepaschi Siena (20+17+23+19+18): McIntyre (16), Thornthon (14), Sato (15), Stonerook (12), Eze (4) -hasierako bostekoa-, Lavrinovic (19), Ilievski (6), Carraretto (4), Rees (-), Diener (7) eta Romero (-).

Tau Baskonia (18+22+20+19+14): Planinic (5), Rakocevic (10), MicKeal (16), Teletovic (14), McDonald (7) -hasierako bostekoa-, Splitter (15), Vidal (3), Prigioni (5), Singleton (13) eta Jasaitis (5).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta