logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 23:23:53
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB-MALLORCA (1-2)

Guizaren bi golek Intertototik urrundu dute Athletic

2008/05/04

Zuri-gorriek bigarren zati kaskarra jokatu zuten, baina Amorebietak berdinketa lortzeko aukera izan zuen partidako azken segundoan. Gurpegik uneoro izan zuen zaleen babesa.
Athleticek porrota jaso du etxean Mallorcaren aurka. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Athleticek porrota jaso du etxean Mallorcaren aurka. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Athletic Cluben porrota jaso zuen etxean Mallorcaren kontra partida astun eta kaskar batean. Hasiera zirraragarria izan zen. Guizak Manzanoren taldea aurreratu zuen 2. minutuan. Cadiztarrak ondo kontrolatu zuen arean barnean eta Armandok ezin izan zuen gola saihestu (0-1).

Zuri-gorriek banakoa lortu zuten 7.ean Llorenteren golari esker. Susaetak korner bat atera eta Rincon de Sotoak buruz gainditu zuen Moya. Abagune gehiago izan ziren, baina atsedenaldira 1-1ekoarekin heldu zen.

Bigarren zatiaren hasiera aurrenekoa baino lasaiagoa izan zen. Athletic atzean zegoen eta ez zen Mallorcaren area zapaltzeko gai. Kanpokoak minutuek aurrera egin ahala nagusitu ziren eta 69. minutuan Guizak, berriro ere, aurretik jarri zuen (2-1). Ibagazak atera zuen kornerra eta aurrelariak ez zuen buruz huts egin.

Athleticen susperraldia ezinezkoa izan zen eta dena erabakita zegoela ematen zuen, baina Amorebietak partida berdintzeko aukera bikaina izan zuen azken segundoan. Guizaren bi golek Intertototik urrundu dute Athletic. Hurrengo aurkaria, dagoeneko Bigarren Mailan dagoen Clementeren Murtzia taldea.

- Fitxa teknikoa:

1.- Athletic Club: Armando; Iraola, Gurpegi, Amorebieta, Del Horno; Susaeta (Aduriz, 74'), Javi Martinez, Garmendia (Murillo, 64'), Gabilondo; Yeste (Etxeberria, 53') eta Llorente.

2.- RCD Mallorca: Moya; Molinero, David Navarro, Nunes, Fernando Navarro; Arango, Basinas, Borja Valero, Varela (Gonzalo Castro, 92'); Webó (Ibagaza, 62') eta Guiza (Ramis, 78').

Golak: 0-1, 2': Guiza.
1-1, 8': Llorente.
1-2, 70': Guiza.

Horrelakoa izan da partida eitb24.com-en

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta