2008/05/04
Astana taldeko Andreas Klödenek irabazi zuen Romandiako Itzuliaren 62. edizioa, 'Tour' honetako azken etapa Danniele Bennatik lortu zuelarik.
Azken etapa Le Bouveret eta Lausana bitartean korritu zen, 159,4 kilometroko ibilbidearekin eta esprintean erabaki zen. Azken esprint horretan, Bennatik, Marcus Zbergeki eta Maxim Iglinskyri aurrea hartuz irabazi zuen.
"Pozik nago garaipenarekin, nire azken lasterketa baita Giroaren aurretik eta sasoi onean nagoela erakutsi dut. Giroan garaipenak lortuz erakutsi nahi dut sasoiko nagoela", adierazi zuen Bennatik.
Bosgarren etapa:
1. Daniele Bennati (ITA) 3h43'39"
2. Markus Zberg (SUI) d.b.
3. Maxim Iglinsky (KAZ) d.b.
4. Matti Breschel (DEN) d.b.
5. Bjorn Schröder (ALE) d.b.
6. Mark Cavendish (GBR) d.b.
7. Danilo Wyss (SUI) d.b.
8. Daniele Righi (ITA) d.b.
9. Daniel Moreno (ESP) d.b.
10.Mikel Astarloza (EUS) d.b.
Sailkapen Nagusia:
1. Andreas Klöden (ALE) 16h43:20
2. Roman Kreuziger (CZE) 35ra
3. Marco Pinotti (ITA) 43ra
4. Denis Menchov (RUS) 45ra
5. Mikel Astarloza (EUS) 54ra
6. Sandy Casar (FRA) 01:05ra
7. Juan Manuel Garate (EUS) 01:08ra
8. John Gadret (FRA) 01:14ra
9. Maxim Iglinsky (KAZ) 01:48ra
10. José A. Gómez Marchante (ESP) 01:52ra
Euskadi Irratiko azken albistegia