logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:37:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

'AMSTETTENGO MUNSTROA'

Josef Fritzlen abokatua: "Ez da munstroa, pertsona bat baizik"

2008/05/04

Josef Fritzl ekintzen jabe ez dela eta horregatik kartzelara joan ez, psikiatrikoan egon beharko lukeela adierazi du Rudolf Mayer abokatuak. Kasu horretan, gehienez jota, 15 urteko kartzela zigorra beteko luke.

Austrian Amstettengo Munstroaren kasua albiste da oraindik. Azkena, Rudolf Mayer abokatuaren deklarazioak dira. Josef Fritzl bere ekintzen jabe ez dela adierazi du abokatuak. Horregatik kartzelara joan beharrean psikiatrikoan egon beharko lukeela azpimarratu du Mayerrek. "Ez da munstroa, pertsona bat baizik". Hori nabarmendu nahi izan du Fritzlen abokatuak.

Kasu horretan, gehienez jota, 15 urteko kartzela zigorra beteko luke Josef Fritzlek eta jokabide ona izanez gero, are lehenago irtengo litzateke kalera.

Fitzl ekintzen jabe ez dela eta horregatik kartzelara joan ez, psikiatrikoan egon beharko lukeela adierazi du Mayer abokatuak. Gaitz psikikoa duela onartzen ez badute, adituengana joko duela gaineratu du. Helburua lortzen badu, Fritzl aske egongo litzateke 15 urteren buruan.

Josef Fritzlek intzestua eta bere alaba giltzapetu izana onartu dituela gogoratu nahi izan du abokatuak. Baina beste kargu batzuei aurre egingo die, esaterako, utzikeriaren ondorioz gertatutako hilketa.

Fritzlen koinata

Fritzlen koinatak baita ere hitz egin du komunikabideen aurrean, eta familiaren xehetasunak kontatu ditu. "Beste seme alabekin, Elisabethekin bezain zorrotza zen. Ezerk ez zuen adierazten Elisabethekin berezia zenik", azaldu du Christinek.

Gainera, Elisabethek 17 urterekin etxetik ihes egin zuela kontatu du Christinek, desagertu baino sei hilabete lehenago gertatu zen.

Austriako gertakaririk gogorrenetakoaren aurrean, ekintza solidarioak egiten jarraitzen du Amstettengo herriak. Gaur, adibidez, meza bereziak egingo dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta