logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:07:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA

Astanak Giroaren gonbidapena jaso duela iragarri du

2008/05/04

Philippe Maertens taldeko bozeramailearen esanetan, Giroko antolakuntzak Johan Bruyneel kirol zuzendaria deitu zuen gonbidapena luzatzeko.

Astanak Italiako Giroaren gonbidapena jaso duela iragarri du. Contadorren taldea probatik at uztea erabaki zuten otsailean, baina orain, eta beti Astanaren arabera, lasterketan parte hartzeko ateak ireki dizkiete.

Philippe Maertens taldeko bozeramaileak aurreratu duenez, Alberto Contadorrek berak Giroa korrituko luke. "Otsailean probatik kanpo geundela esan zutenean tamalgarria izan zen, orain memento ona da guretzat", esan du. Giroko antolakuntzak Astana taldeko Johan Bruyneel kirol zuzendaria deitu zuen gonbidapena luzatzeko.

Astanaren parte-hartzea berresten bada, taldea Tourretik at geratuko litzateke bakarrik Contadorrek Espainiako Itzulia korrituko duela aurreratu baitu dagoeneko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta